XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) berdin gertatzen zait, jende guztiak Printze Urdina izenez ezagutzen nau, baina Luis Enrike da nire izena.
1. NESKA: Et, et, et, zuek zein arraio zarete?
PRITZEA: Bera Txanogorritxo da eta ni Printze Urdina.
2. NESKA: Tira, aixkide, ahaztu lelokeria horiek, orain ez gaude tontakerietarako eta.
TXANOGORRITXO: Ez egin kasurik, urduri samar daude.
PRINTZEA: Gaiaz aldatuz, ikusi al duzue nire maiteñoa?
1. NESKA: Printzesaz ari zara?
PRINTZEA: Horixe.
Leiren bila nabil, nire erresumako damarik ederrena.
Lurreko neskarik xarmantena, zerupean hegan egiten duen usorik arinena, eguzkiak laztantzen duen lorerik politena, zer gehiago...?
(
Euli nazkanteak!
Ezin ditut jasan, nire onetik ateratzen naute!
Horrelako zomorroak izatea ere!
Zer arraiogatik ote?
TXANOGORRITXO: Lasai, Luis Enrike, lasai; eltxo bat besterik ez da.
PRINTZEA: Hau ez da eltxo kaxkar bat; hau eulibeltz nazkagarri bat da, zein eta, ni, Luis Enrike, Printze Urdina, izorratzea beste lanik ez duena!